MARTXOA
/ APIRILA 06
Dajla, El Aiún, Ausserd eta
Smara bisitatu ditugu martxoaren 28tik apirilaren 8ra bitartean.
·Ausserd-en azken euriteek gehien eragin dituzten eskolak bisitatu
ditugu: Basiri
eta Soweto.
Gutxi barru hasiko dira berritze-lanak Basirin.
·Smaran duela gutxi berriztu den Abda
eskola bisitatu dugu.
·Ausserd-en berriztapen lanak amaitu ondoren berriro martxan
dagoen Tichla haur
eskola bisitatu dugu.
·9 de Junio
barnetegia ez da jadanik esistitzen euriteengaitik. Hezkuntza Ministerioa
berriz non eraikiko aztertzen ari da.
·Dajlako Emakume Eskolan hainbat emakumeri lana emango dien argazki
tailerra eta bloga
sortu ditugu XUT Kultur Elkartea
eta Panpotx elkartearekin batera.
·Panpotx-ek tailerrak egin ditu Dajla eta Aiún-eko hainbat
eskoletan.
MARTXOA
06
Martxoaren hasieran
premiazko dei bat egin genien Bizkaiko ikastetxe publikoei Saharako
errefuxiatuen kanpamentuetan izandako euriteek eskoletan eragin zituzten
kalteak zirela eta. Jasotako laguntzari esker 4.000
euro bildu ditugu eta zuzenean emango dizkiogu berriztapen
lanen arduradunari.
OTSAILA 06
Kanpamentuetan izandako euriteek etxerik
gabe utzi dituzte milaka familia eta eskola eta ospitaleak ere jasan
dituzte eraginak. EHIGEk laguntza kanpaina hasi du eskoletan premiazko
lanak egiteko.
Kontu zenbaki honetan egin dezakezu zure ekarpena: 2095 0105 38 50 60076445
Informazio gehiago: www.saharatik.com,
www.arso.org.
MARTXOA
05
Bidaiaren
egunkari bat egin dugu, bertan otsailaren 12tik 19ra bitartean
egindako bidaiaren argazkiak eta hainbat kontu bildu ditugu. Eskolen
birgaitze lanak nola doazen jakin nahi badezu BIGEren IBILTZEN aldizkarian
argitaratu dugun erreportaia ikus dezakezu hemen.
OTSAILA
05
Otsailaren 14tik 19ra EHIGEko ordezkariek,
sindikatuek eta monitoreek osatutako hezkuntza arloko delegazio bat
Saharara joango da eskolen berriztapen lanak ikustera eta aisialdirako
proiektu bat martxan jartzera. Panpotx eta XUT Kultur elkarteek EHIGEren
laguntzarekin martxan jarri duten proiektu honen helburua aisialdian
erabiltzeko materialak dauzkan kutxak eramatea da barnetegietara. Horretaz
gain antzerki saioak eta tailerrak egingo dira hainbat ikastetxetan.
ABENDUA 04
"Errealitatea eta itxaropena Saharako
ikastetxeetan": Tinduf-eko errefuxiatuen kanpamentuetako eskoletan
Hezkuntza sailak bidalitako materialarekin egin diren marrazkiak eta
margoak jasotzen dituen erakusketa. Abenduaren 18rarte BBK-k Bilboko
Elcano kaleko 18an daukan erakusketa aretoan. Inaugurazio
eguneko argazkiak ikusi.
AZAROA
04
·Hezkuntza Ministroaren bisitaldi berria jaso dugu, baita
Omeima Mahamud Nayaem Dajlako Emakumeen Heziketa Eskolaren zuzendariarena
ere. 18.000 euro eman dizkiogu Ministroari eskolen birgaitze lanarekin
jarraitzeko. Ikusi argazkiak.
·Saharako Hezkuntza Ministroak hitzarmen bat sinatu du Anjeles
Iztueta Hezkuntza sailburuarekin. Honi esker EAEko irakasleak Tinduf-eko
kanpamentuetara joango dira hango irakasleei laguntza ematera, Hizkuntza
eta Matematika arloetan batez ere. Irakasleak urtarrilaren 8tik 15era
bitartean joango dira kanpamentuetara Abel Ariznabarreta Hezkuntza sailburuordearekin.
Beraiekin joango da Txema Rojo BIGEko batzordekidea.
EKAINA´04
·Ikasle
euskaldunak eta saharauiarrak
Zuhatzako
irlan bilduko dira ekainaren 25, 26 eta 27an eta euskaraz zein hasaniaz
arituko dira Panpotx Kultur Elkartearen laguntzarekin.
Hemen dituzu
argazkiak.
·Bachir
Mustafá Sayed SAED-eko Hezkuntza Ministroaren bisita. Ikusi argazkiak
eta bileren zerrenda.
OTSAILA
04
·Azken
bidaiko argazkiak.
·EHIGEko ordezkari batzuk Saharara joango dira eskolen birgaitze
lanak ikustera eta Hezkuntza arloko ordezkariekin biltzera.
·Jaitxo bat ospatu dugu Getxon eskerrak emateko. Ikusi argazkiak.
ABENDUA
03
·EAEn ikasten duten 25 ume saharauiar Zornotzako aterpetxean
bildu ditugu euren hizkuntza eta euskara indartzeko. Ikusi argazkiak
hemen.
·Hauek dira orain arte dirulaguntza eman duten udaletxeak: Abadiño,
Aduna, Alegia, Amoroto, Asteasu, Bedia, Durango, Getxo, Gorliz, Villabuena,
Zaldibar, Zumaia. Eskerrik asko!
·"Ikasle bat, adreilu bat" kanpainan parte hartu duten
ikastetxeen zerrenda.
AZAROA
03
·Orainarte ia 25.000 adreilu banatu ditugu eta 6.000 euro
inguru lortu ditugu Dajla-ko lehen hezkuntzako ikastetxeak birgaitzeko.
·SEADeko Hezkuntza ministroarekin bildu gara, udazkenean
hasiko dira Dajlako eskolen birgaitze lanak.
·Bokart-eko lagunek kamisetak eta sudaderak eman dizkigute
kanpamentuetara bidaltzeko. Eskerrik asko!
URRIA
03
·"Ikasle bat, adreilu bat" kanpainak aurrera jarraitzen
du udako etenaldia eta gero.
·Donostiako Itziar Artolak bere liburudendako eskola-materiala
bidali digu kanpamentuetara eramateko. Eskerrik asko!
·Kamisetak salgai ditugu oraindik.