![]() |
|||
![]() |
|||
|
|
Gaur egun analfabetismoa ia guztiz desagertu da SEAD-en eta alfabetizazio maila arabiar munduko altuenetariko bat da. Saharako umeen %100a eskolatuta dago. Hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Lau kanpamenduetan guztira 25 haurtzaindegi eta 27 eskola daude. Hauetaz gain, hiru barnetegi daude, hauen artean "27 de Febrero" emakumeentzako lanbide eskola. 1977an, gutxienezko balditzetan bazen ere, ume kopuru handia eskolatuta zegoen jada eta Saharako 4.500 ikasle onartuak izan ziren Aljeriako bigarren mailako ikastetxeetan. Pixkanaka, Saharako kanpamenduetara medikuak, erizainak, irakasleak, mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten. 1.978tik derrigorrezko hezkuntza kanpaina jarri zen abian baita koadroen formazioa eta ikastetxeen eraikuntzari ekin zioten. 1.984tik aurrera daira bakoitzean 3tik 6 urtera bitarteko umeentzako haurtzaindegiak zabaldu ziren, bertan eskola aurreko hezkuntza jasotzen dute eta honela amak beste lan batzuetara jotzeko libreago geratzen dira. Oinarrizko hezkuntza orokorraren baliokidea denak 7tik 13 urte arte sei ikasturte ditu eta 4. maila arte daira-etako eskoletan ematen da; hemen irakasleriaren %97a emakumeek osatzen dute. Bigarren hezkuntzako eskolak barnetegiak dira eta umeak holakoetara joaten dira hamahiru urtetik aurrera. 13 urterekin hasi eta 16rekin bukatzen dute prestakuntza akademikoa eta, mekanika soldadura, elektrizitatea, nekazaritza, zurgintza, osasuna, administrazioa, jantzigintza bezalako behar orokorretarako prestakuntza profesionala jasotzen dute. Kalifikazio onena lortzen dutenak unibertsitatera joaten dira eta lanbide heziketa egiten dutenek erdi mailako tekniko titulua lortzen dute. "12 de octubre" eta "9 de junio" eskolek 2.000 ikasle baino gehiago sartzeko beste leku dute, 60 irakasleko plantila eta, praktiketarako tailerrak eta ortuak dituzte. Irakaskuntza mistoa da ekintza guztietan logelak izan ezik. Unibertsitate
ikasketak, SEAD-ek hitzartutako kultur- hitzarmenen bidez eta emandako
bekei esker erbestean egiten dira, Aljerian, Kuban edo Libian batez
ere, honetan ere, oinarrizko beharrizanetarako ikasketa politika dutelarik.
Hizkuntzaren irakaskuntza ere oso garrantzitsutzat jo dute eta espainiera
bigarren hizkuntza da oinarrizko hezkuntzatik aurrera; orokorrean nolabaiteko
formazioa duten saharar guztiek bi hizkuntza menperatzen dituzte eta batzuetan
hiru. Irakaskuntzan dauden ezberdintasunak medio ezagatik ematen dira:
ume eta gazteen populazioaren etengabeko hazkuntza dela eta maila batzuetan
sor daitekeen masifikazioagatik, eta eskola materialaren faltagatik, liburutegi
berezituak eta ikus-entzunezkoak batez ere.
|
||
|
Bereizmena:
800x600 | EHIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk BILBO | ehige@ehige.org
|
|||