2003ko maiatzean martxan jarri zen "Ikasle bat, adreilu bat" proiektuaren helburua Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako eskolak birgaitzea da.

Eskolak birgaitzeaz gain Euskal Herriko ikastetxe publikoetako ikasleak Aljeriako desertuan errefuxiatuta bizi diren umeen egoera ezagutzea eta sentsibilizatzea izan da proiektu honen beste helburua.

Gainera, EHIGEren helburua hasieratik izan da beste erakunde eta elkarteak Sahararen aldeko proiektuetan inplikatzea.

Hauek lortzeko, hainbat ekimen egin ditu EHIGEk:
· Lankidetza: "Ikasle bat, adreilu bat" kanpaina (25.000 adreilu txiki saldu), dirulaguntzak eskatu erakunde publiko zein pribatuei, etabar.
· Sentsibilizazioa: hitzaldiak eman hala eskatu duten ikastetxeetan, Euskal Eskola Publikoaren Jaietan jaima bat jarri, barnetegia EAEn bizi diren saharauiarrentzat, etabar.

EHIGEk beste proiektu hauetan ere lagundu du:
· Bigarren hezkuntzako barnetegietarako aisialdirako proiektua (XUT eta Panpotx elkartea)
· Nekazaritza arloko irakasleen birziklapena EAEn (Nekazaritza saila)
· Ikastetxe pedagogikoaren koordinazioa (Hezkuntza saila)

· Argazkigintza, bideo eta blog tailerra Dajlako Emakume Eskolan (XUT Kultur Elkartearekin)

 

Bereizmena: 800x600 | EHIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk BILBO | ehige@ehige.org