Mendebaldeko Sahara, Espainiaren kolonia izandakoa, oraindik independentizaren zain dagoen Afrikako azken herrialde kolonizatua da.

Frente Polisario delakoa independentziaren alde ari da borrokan 1.973 urtea ezkeroztik. 1.975ean Maroko eta Mauritaniak inbaditu zuten Mendebaldeko Sahara eta biztanleriaren gehiengoak Aljeriara alde egin zuen. Gaur egun errefuxiatu hauek Tindufeko kanpamentuetan bizi dira lau wilaya edo probintzietan: El Aaiún, Smara, Dajla y Auserd.

Frente Polisarioak erbestean aldarrikatu zuen SAED (Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa) 1.976ko otsailaren 27an. 18 urteko gerra eta gero Mendebaldeko Sahararentzako Nazio Batuen Bake Plana onartu zuen Segurtasun Kontseiluak 1.991ean.

Mendebaldeko Saharan Erreferenduma egiteko Nazio Batuen Misioak, MINURSO, suetena kontrolatu du 1.991ko irailaren 6a ezkeroztik eta oraindik iritsi ez den autodeterminaziorako erreferenduma prestatzen ari da.

 

Bereizmena: 800x600 | EHIGE Gurasoen Elkartea | Ronda, 27 1. ezk BILBO | ehige@ehige.org