BAZKARIA RABOUNIN
Ohikoa denez, gure bidaia Rabouni-ko protokoloan hasi zen. Bertan hainbat herrialdeetatik etorritako lankide bolondresak biltzen dira. Atseden hartu, te gozoak edan eta bazkari interesgarria izan genuen harresira zihoazten Aljeriatik etorritako kazetari batzuekin.

SIDI HAIDUG ESKOLA (DAJLA)
Rabouni-tik Dajlara dauden 180 kilometroak egin ondoren sorpresa ederra izan genuen:Sidi Haidug eskola, kanpamentuetako zaharrena, guztiz birgaituta dago. Fatxada, teilatuak, ateak, leihoak, zorua etabar berritu dituzte eta erabilpen anitzeko gela berria ere badaukate.
SIDI HAIDUG-EKO KARTELA
Eskolaren sarreran dagoen kartel honen bidez euren esker ona adierazten diete "Ikasle bat, adreilu bat" kanpainaren bidez Saharako eskolak birgaitzen laguntzen ari diren guztiei.
DAJLA-KO OSPITALEA
Duela gutxi berritutako Dajlako ospitalak asko poztu gaitu. Sevillako Sahararen Lagunei esker "garatutako" herrialde askotako ospitaleen adinakoa da Dajlakoa
ILEAPAINDEGIA DAJLAKO EMAKUMEEN ESKOLAN
Dajlako emakumeen eskolak zerbitzu berri bat eskaintzen du: ileapaindegia. Honi esker zerbitzua ematen die wilaya honetako emakumeei eta pizgarri bat bertan lan egiten duten emakumeei.
DAJLA-KO ORTUA
Harrigarria da Dajla-ko ortua kanpamentuetako onenetakoa izatea. Azkenaldian bi langosta izurrite jasan dituzten arren, langileak gogor aritu dira lanean Aljeriako desertuko klimari gogor aurre eginez.
TAILERRA SIDI HAIDUG-EN
Panpotx Kultur Elkarteko Alex eta Eiderrek eta "Adi, Adi" antzezlaneko Katrin Schlegel-ek globoflexia tailerra egin zuten Sidi Haidug eskola berrituan eta mota honetako ekintzak egitera ohituta ez dauden umeekin ederki pasatu zuten.
DUNETAN DESKANTZATZEN
Eskola batetik bestera, Dajlako dunetara eraman gintuzten atseden hartzera. Bertako hareak ez dauka zerikusirik kanpamentuetakoekin eta ederki gozatu genuen.
SOLASALDIA BIDEAN
Luzea da Dajlarako bidea eta beti egiten da atsedenalditxo bat. Honetan, Mohammed eta Brahim-ek solasaldia egiteko aprobetxatu zuten.

TAILERRA BARNETEGIAN
Panpotx eta XUT Elkarteak aisialdian erabiltzeko materiala daukan kutxa bat entregatu zuten 12 de Octubre barnetegian. Gainera, pintura tailer bat egin zuten. Izan ere eskola honetan ikasten duten ikasleek aukera gutxi daukate aisialdiko orduak betetzeko.


JAIMETAKO HARRERA
Bisitariak iristen direnean umeak beti daude prest harrera egiteko. Geuk ere honelako harrerak izan genituen hartu gintuzten familien artean.
IKASGELA BERRIAK AUSERD-EN
Hezkuntza Ministerioak hiru ikasgela berri egin ditu Auserd wilayan. Ikasturte honetatik aurrera seigarren maila ez denez egiten barnetegietan, leku gehiago behar dute eskolek.
IKASGELA BARRUTIK
Hiru ikasgela berriek ezaugarri berberak dauzkate: 8x3 metro, burdinezko leiho eta ateak eta 40 umerentzako lekua. Lanbide Heziketako ikasleek osatutako lan-talde batek egin ditu lan guztiak.
IKASGELETAKO LANAK
Auserd wilayako Walda eskola bisitatu genuenean, lanak nola egin dituzten ikusteko aukera izan genuen. Izan ere, sabaia eta kanpokaldea margotzen ari ziren.
TICHLA HAUR ESKOLA (AUSERD)
Tichla auzoko haur eskola ia itxita zegoen sabaia erortzeko arriskuagaitik. Hori dela eta berehala birgaitzeko erabakia hartu zuen Hezkuntza Ministerioak. Argazkian agertzen den bezala aurkitu genuen, kanpoko horma guztiz eraitsita zegoen.
DAORA ESKOLA (AAIUN)
2004ko otsailean ikusi genuen eskola hau azkeneko aldiz. Orduan gela asko itxita zeuden sabaia erortzeko arriskua baitzegoen. Orain gela guztiak irekita daude eta ikastetxe osoa margotu dute barrutik eta kanpotik EHIGEren proiektua eta Tolosako Udalaren laguntzari esker.
ABDA (AAIUN)
Hezkuntza Ministerioaren lehentasunetako bat da eskola hau. Udan hasiko dira lanak eta ateak, leihoak, zorua eta paretak konponduko dira.
DVD BATEN ENTREGA 27 DE FEBRERO BARNETEGIAN
XUT eta Panpotx Kultur Elkartea-k DVD irakurle bat entregatu zuten 27 de Febrero emakumeen eskolan. Pantailak Santanderren gelditu ziren lekurik etzegoelako hegazkinean. Aste Santuetako bidaian bidaltzen saiatuko gara.
ISA
Kanpamentuetan bizi diren umeei esker Aljeriako bizimodu gogorraren beste aurpegia ezagutu ahal izan dugu. Eurengaitik merezi izan du batzutan haundiegia iruditu zaigun proiektu hau aurrera eramatea. Emaitzek erakutsi digute merezi duela esfortzuak.
[atzera]